Gure mundua

jueves, septiembre 21, 2006

martes, septiembre 05, 2006

Oierren ezkontza!!

Azkeneko egunetan izandako notizien arabera Oierren ezkontza gero eta gertuago dago. Askok eta askok pentsatuko dezue hau txantxa bat besterik ez dela, baina ondo pentsatu. Hurrengo ikasturtean Jaionek Lizeoan egin behar du lan andereño bezela, soldata majua izango du beraz eta piskanaka muturra sartzeko aukera lan oso estable batean. Bestalde eta Tomasek esan zidana egia bada, hurrengo urtean Oierrek Ibermatikan lan egiteko aukera du. Honek esan nahi du, Oierrek ere enpresa hontan muturra sartzeko aukera izango duela eta piskanaka postu bat lortzeko aukera. Denok dakigu gainera, Oier gero eta zaharrago dagoela eta ez litzaiokela batere inportako ezkonduen bizitza egitea. Hau guztia dela eta porra bat egitea erabaki det, galderak honakoak dira: Noiz ezkonduko da gutxi gorabehera Oier?(Urtearekin nahiko da)Noiz jarriko dira elkarrekin bizitzen?

Javierren etorkizuna airean

Gure Javierrek gaur Madrilerako bidea hartu du. Bertsio ofizialak dioenez Mijatovicekin hitzegin behar du hurrengo urtera begira Madrilen lan egiteko aukerarik izango lukeen edo ez jakiteko. Dena den, gure erredakzioak jakin duenez Fenerbacheko kideak ere jun dira Madrilera Javiren bila eta ez dute diru arazorik, beraz tentazio handia izango du Jvierrek Turkia aldetik bere Madrilerako bidaian. Hala eta guztiz ere ez dira bi horiek Javierrek hurrengo urterako dituen eskaintza bakarrak.
Dirudienez, Hondarribik aurten eginiko deskalabrua eta gero, pertsonalitate handiko patroi bat fitxatu nahi dute eta Javierrengan jarri ditu begiak. Ez litzateke arraroa izango, beraz, gure Javierrek Hondarrabiren alde apostu egitea hurrengo urtean. Dena den, eta egia esan behar bada, Javierrek askoptan esan du lehenago Hondarribiko traineruarekin eginiko frogetan ez dela batere gustura gelditu eta ez lukeela errepikatu nahi. Ikusiko degu.
Azkenik, eta gure kuadrilarentzat aukerarik txarrena beti ere, pailazo gisa ere lan egin lezake. Txirri, Mirri eta Txiribitonek eskaintza egin diote. Uste degu, baina, Javierrek muzin egingo diola eskaintzari, hala espero degu behintzat; bestela gaixoak belarriko min galanta izango du hurrengo urtetik aurrera; besteak beste Mirrik asko hitzegiten baitu!
Locations of visitors to this page

Powered by Blogger