Gure mundua

martes, septiembre 05, 2006

Oierren ezkontza!!

Azkeneko egunetan izandako notizien arabera Oierren ezkontza gero eta gertuago dago. Askok eta askok pentsatuko dezue hau txantxa bat besterik ez dela, baina ondo pentsatu. Hurrengo ikasturtean Jaionek Lizeoan egin behar du lan andereño bezela, soldata majua izango du beraz eta piskanaka muturra sartzeko aukera lan oso estable batean. Bestalde eta Tomasek esan zidana egia bada, hurrengo urtean Oierrek Ibermatikan lan egiteko aukera du. Honek esan nahi du, Oierrek ere enpresa hontan muturra sartzeko aukera izango duela eta piskanaka postu bat lortzeko aukera. Denok dakigu gainera, Oier gero eta zaharrago dagoela eta ez litzaiokela batere inportako ezkonduen bizitza egitea. Hau guztia dela eta porra bat egitea erabaki det, galderak honakoak dira: Noiz ezkonduko da gutxi gorabehera Oier?(Urtearekin nahiko da)Noiz jarriko dira elkarrekin bizitzen?

8 Comments:

  • At 1:49 p. m., Blogger Bikon said…

    Elkarrekin bizitzen 2 urte barru eta ezkondu 3 urte barru.

     
  • At 3:27 p. m., Blogger andmujika said…

    elkarrekin bizitzen 2 urte barru, ezkondu 5 urte barru.

     
  • At 9:57 p. m., Blogger JONJO said…

    3 urte elkarrekin bizitzen hasteko, 4 urte ezkondu. Badirudi Koldo porra hontan ez zeala faborito.

     
  • At 11:01 p. m., Blogger Trojan Warrior said…

    Elkarrekin bizi 2008 (gustatuko litzaidake...)

    Ezkondu 2010 edo.

    Zurrumurruak egia dira, zorionez, eta badirudi ibermatican aukera bat emango didatela behin danimarkatik bueltan nagoela.

    Bestalde, geroz eta zaharragoarenean ez nago ados. Nekatu arte esan dudan bezala, 16 urterekin zahartu nintzen ni, ta geroztik zuek zahartzen ikusi besterik ez dut egin. Egotekotan, beti bezain zahar. Eta ezkondutako bizitza oso erakargarria iruditzen zait, askok matiz despektiboa (ez doa zuengatik) edo desatsegina esleitu nahi badiote ere.

     
  • At 9:04 a. m., Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said…

    Elkarrekin bizi 2009 ezkondu 2011

    Ta puntualizazio soil bat besterik ez Oiertxo:

    Zaharra zaudela argi dago, hortan inork ez dauka zalantzarik. Baina ni zu baino "zaharragoa" izaki inoiz baino gazteago sentitzen naiz, asi ke, gu danok zahartzen ikusten ari zarelako hori ez det uste horrela denik jeje.

    Ezkondutako bizitza erakargarria dela, ba ez dizut esango ezetz, baina nik uste bizitza luzea dela eta horretarako denbora izango degula (espero det) nahiz eta gero eta argiago izan ni ezkontzen banaiz "pantomima establezitu" hori egiteko gogo gutxi ditudala , maitasuna eta konpromisua adierazteko beste mila alternatiba daudelako, nere ustetan askoz ere erakargarriagoak.
    Hau, nola ez, nere iritzi xume eta pertsonala da. Ez det uste gizarte kapitalistaren gehiengoa nerekin dagonik.

     
  • At 12:35 p. m., Blogger andmujika said…

    ittu beti "a kontrakorriente"

     
  • At 5:33 p. m., Blogger Mikel Lasa said…

    Elkarrekin 2008 ezkondu 2010. Guk madrilen egin berri degu porra hau, hemen publikatu dala jakin gabe. Jonanek ordea, ez zuen parte hartu.

     
  • At 3:18 p. m., Blogger andmujika said…

    lehenengo semea toots mutila balitz, eta begoña (bang mutu) neska balitz.

     

Publicar un comentario

<< Home

Locations of visitors to this page

Powered by Blogger