Gure mundua

viernes, mayo 30, 2008

Sailkapena

Behin-Behineko sailkapen orokorra egitea tokatzen da gaurkoan. Eskerrikasko zuen ekarpena egin dezuten danori. Ta hauta eman ez dezuten guztioi (ta asko zeate), ez daukazute barkamenik.

1. AM 12pt
Ez dago sorpresarik, jendeak "voto util"aren alde egin du... asi nos va.
2. IL 19pt
Inork ez zuen bere aldekorik ematen baina, Emanuele Sella bailitzan hor kokatu zaigu punta-puntan. Promete Sergio... Promete... Doping hitza ere entzuten da honen inguruan.
3.OM 18pt
Komentario berenjanalak ez ditu gustoko, orduan komentariorik ez honen inguruan. Ez du merezi.
4. IO 19pt
Raulen antza hartzen ari zaigu, nunca está pero siempre aparece.
5.ML 20pt
Erbesteak ez dio lagundu sailkapenean aurrerago egoten, hala ere, fakultadeak soberan ditu. Turbulentziak pasatzen dago gakoa.
6. JJY 33pt
Top 5etik atzera saltotxoa daukagu, eta autobuseko buru gure madrildarra... Honek ez du iritzi neutralik. Aldekoak eta kontrakoak. Siempre da que hablar. Crack Mediatico. Baina zelaian orain arte... gutxi. Gregario fiel.
7. JAA 35pt
MLren antzera, hegoamerikak ez dio laguntzen aurrerago egoten, nik gehiago espero nuen berarengandik.
8. JA 38pt
Capaz de lo mejor y de lo peor. Un George Best de la vida. Berezkoa du honek. Asentatuko ote zaigu nozbait??
9. KT40 pt
II 40pt
Oraingoan ere bi hauek batera, hauek ere berezkoa dute, baina konfidantza falta zaie. Gainera, taldekideen babesa ere ez dute sobran, les han dado la espalda. Momentu txarretan beti hor daude, gregarioak eta kapitainak. Egunen batean bere eguna iritsiko zaie.
11. TR 42pt
El voto del miedo, urrutien bizi denari boto gutxien. Gora nomadak!!

domingo, mayo 18, 2008

Aurreko posta irakurri eta ulertzeko izandako arazoen ondoren beste post berri batekin erantzuteko erabakia hartu du gure erredakzioak. Post berri hau, hala ere, ez da guziz berria izango, jorratutako gaia ezaguna bait da gure irakurle fidelenentzat. Gaia noski, arroxez margotu beharrekoa eta galdera asko planteatzen dituen horietakoa gure jarraitzaileei hutsik ez egiteko.
Gure ibilbidea hasi zeneko inkesta batean gure etorkizunari buruz galdetzen genien irakurleei eta ezkontzen lehena zein izango ote zen galdetzen genuen. Honela, klasifikazio antzeko bat lortu genuen:

1.-O.M.
2.-K.T.
3.-A.M.
4.-I.L.
5.-J.A.
6.-I.I.
7.-T.R.
8.-J.J.Y.
9.-M.L.
10.-J.A.A.
11.-I.O.

Dena den, geroztik gauzak asko aldatu dira eta klasifikazkio hau asko aldatuko litzatekeelakoan gaude. Horregatik, berriro ere botatzeko deia egiten dizuegu lista berri bat osatzearren. Laguntza bezela eta piskat galduta dabiltzenentzat, gaur egun zeintzuk dabiltzan goraka eta zeintzuk beheraka aurkeztuko degu.

Goraka:


Nahiz eta batzuk aurpegi hau ezagutu ez, bai, gure kuadrilakoa da eta azkenaldiko berrien arabera oso mainteminduta dabil bere neskarekin. Azkeneko urteetan oso bikote solidoa osatzea lortu du bere akzioak era ikaragarrian igo dituelarik...Dirudienez burua guziz asentatuta du...


Gazte hau lehen ere nahiko goian zebilen, baina urteak aurrera joan ahala bere akzioak ere asko igotzen ari dira. Erredakzio hontara iritsitako azkeneko berrien arabera, bere etorkizuna oraingo neskarekin ikusten omen du...Declaración de intenciones.

Beheraka:

Azkenaldian jende askok bere garai bateko puntxa errekuperatu duela uste badu ere, argi dago ez dela lehengo berbera. Etorkizunean kontuan hartzeko jokalaria izango da berriro ere, baina gaur egun, ez du oraindik talderik aurkitu...

A seguir:

Bi hauek noski, berriro ere faboritotzat jo ditzakegu; biak lanean, dirudun, familia giroa maite dute,...2008an gaude jada, eta notiziak egon litezke urtea bukatu aurretik, adi egon beharko degu...

Honekin ezin jakin..."Soy capitán, soy capitán, de un barco inglés, un barco inglés y en cada puerto tengo una mujer...La rubia es, la rubia es, sensacional, sensacional y la morena no está nada mal..."Jugador peligroso, muy a tener en cuenta...

Bi hauek arazotxoak dauzkate etorkizunean atzerrira egin beharreko bidaiak direla eta...Batek daki patuak zer gorde dien bai batari eta baita besteari ere...

Honaino gure analisia, hemendik aurrera zuen esku gaude. Zuen botoak behar ditugu klasifikazioa berritu ahal izateko...Gaizki esanak barka eta ongi esanak pasa...Zorte on denei!!

Ni Hao

(pa ke nos vayamos acostumbrando)...

Gaurkoan ez natzaizue etorriko "arroxkeri"tan, bestelako berri batzuk ditugu frentean.

Blog honi ikutu internazional bat eman beharrean gaudela uste det gazteok...
Hasiera batean, orain pare bat urte, kuadrijahko sutondo epelean sortutako ekimen apal eta intimista hura, dagoeneko gure mugetatik haratago joan zaigu!!!alajaina!!!!!!! "Take it to the next level" ere dei diezaiokegu gure blog maite honen bilakaera meteoriko honi.

Direktiba honetako partaide naizen honek (hori nik uste jakina dela, eta ez dagola munduan pertsonarik hori eztabaida dezakeenik) eskerrak eman nahi dizkiet hastapen haietan blog hau era itxuroso eta desinteresatuan aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. Zuek gabe ez ginen ezer izango. Orain erreza da tamainako zaletuekin zelaira irtetea, baina guk badakigu zer bizi izan genuen hastapenetan. "Bermeotik Dortmundera, Ametsak egi bihurtuz.". Nola aldatzen diren gauzak kamarada.

Era berean, ongi etorri bero bat gure bisitari guztiei. Ni Hao. Zuen laguntza ere bihotzez eskertua izango da. Blogaren filosofia "inzientifikoa" errespetatzea izango da baldintza bakarra, eta, nola ez, irribarrea ahoan.

Ohiturak jarraiki, TO galdera:

Zein hizkuntzetara itzuli beharko genuke gure laratzeko eskritura txoko intimista arrox hau?? Bolondresik??

a) Ingelesa
b) Gaztelania
c) Frantsesa
d) Mandarina
e) Gaelikoa
f) Binarioa
g) Riojano
h) Beste aukera bat

Beste post bat ere badegu buruan, baina hori "Zentralita kooperatibista del entorno"ri utziko diot. Badakizue, berarentzat lore eta laudorioak. Nik bitartean, ixil-ixilik baina hori bai, atsedenik gabe, "lanean" jarraituko det, gure gazte talde honen bizitza ahalik eta zoriontsuena izan dedin.

Biba zuek

viernes, mayo 09, 2008

Kupula direktiboa

Denboraldia bukatzear eta ekipoak hasi dira hurrengo urteko denboraldia prestatzen...Izen ugari hasi dira dantzan, batez ere urte txarra izan duen Bartzelonan. Behar bada, orain da garaia guk ere gure clubeko ardatza izenda dezagun. Lehinik eta behin, kupula direktiboa eta gero, nola ez, kapitaina. Gai honek, eztabaida anitz ekarri du azkenaldian gure mundura, baina erredakziora iritsitako azkeneko berriek gauza batzuk aldatu dituzte eta dirudienez, nahikoa definituta dago hurrengo denboraldiko proiektua, nahiz eta oraindik ere pare bat postu zintzilik geratzen diren.

Hasteko, kupula direktiboaren osaketarekin hasiko gera. Kupula honek, kuadrilaren muina osatzen du; hau da, kuadrila elkartzeko puntua litzateke. Bai atzerritarrei (atzerrian edo Iruñan daudenak) datozenean akoplamenduan laguntzen, gai guzien berri ematen eta planak ateratzen; eta baita, bertakoei eguneroko monotonian laguntzen. Beraz, argi dago bete beharreko minimo batzuk daudela; asteburuak Donostian pasa, asteburu guzian zehar disponibilitate osoarekin, eta beti lagunei laguntzeko prest...Hau guzia dela eta, ondorengo kupula daukagu:



Central contundente.Stop.Habla francés.Stop.



Kirolzale borrokatua, bere jakituria laguntza ona izango da Eurocopara begira. Azken orduko fitxaketa. Fitxaketa ona, nahikoa fijoa dirudi hurrengo urtetarako club hontan.


Surfista bikain hau Zentralita ezizenez ezaguna da. Cheerleaderren babesa du eta atzerritarrek bere telefonoa gustoko dute. Ezinbestekoa dirudi proiektu berri hontan.

Honaino fijoak; hemendik aurrera dator aukeraketa, baina argi dago, aldaketak behar dituela clubak eta lehenengo sakrifikatua argi dago zein den...Rijkaard=JJ. Clubak esan dio ez duela gehiago berarekin kontatuko eta azken berriek diote beste club atzerritar batean egongo dela, hemendik gutxira. Eskerrik asko, urte bikain hauengatik, baina zure zikloa amaitu delakoan gaude. Zorte on zure ibilera berrian:


Saldrá por la puerta de atrás.

Hiru hautagai dauzkagu bere lekua betetzeko:


"El sabio de Amara Viejo" bere experientzia bere punturik fuerteena, baina adinean aurrera doa eta egindako promesak ere ahaztu omen ditu. Gainera, ez litzateke bakarrik iritsiko...


"El Cantor de Prim". Arazo txiki bat du, bere entornua; Xirimiri-ETA-Batasunarekin erlazionatua izan da askotan eta gure fama zikindu lezake. Bestela, bere kantuekin afariak alaitzen ditu. Hau ere ez litzateke bakarrik etorriko...

Eta azkenik, azken hautagaia....Ohorezko presidente ere izan zitekena:



"Reportera dicharachera". Gure mugatik kanpo publizitate bikaina egiteko kapaza da eta beste merkatuetara iristeko aukera emango liguke. Okerrena, cheerleaderrekin ez omen du erlazio onegia...

Honaino kupulari dagokiona...Kapitaina kupula guziz definitua dagoenean erabakiko degu. Horregatik zuen iradokizunak behar ditugu, hurrengo kupularen osaketarekin bukatzeko. Zuen botuen zain gera beraz.

Ondo izan eta barre egin gaztek!
Locations of visitors to this page

Powered by Blogger