Gure mundua

domingo, agosto 10, 2008

Igande tristeak

Igande arratsaldea eta gure mundu hontan bakardadea nagusi. Olinpiar jokoei esker izango ez balitz, zeinen atsalde interesgarria aurretik. Dena den, ez da oraingo gauza bakarrik, igandeak aspaldidanik dira tristeak gure kuadrilako ingeiniarentzat. Izan ere, multzo honek baititu arazorik gehien asteko egun seinalatu hontan zerbait egiteko. Arrazoia garbia da, neskarik gabe dauden bakarrak ingeiniariak dira. Honen zergaitia aurkitzea, gure xedea den arren, ez det uste inoiz lortuko genukeenik, beraz, hobeto izango da multzoa aurkeztea bakoitzak dituen potentzialekin...

Multzoko lehen partaideak azkenaldian huts egin du. Esperantzaz josirik genbiltzan bere azken urteko erakustaldiekin, baina ez ote da promesa hutsean geldituko? Ezin ukatu gauez ibiltzea gustatzen zaiola eta era bakarra dirudiela honek neskak aurkitzeko, baina, beldur gera askotan ez ote dituen neskak ahazten eta mozkortzera ez ote duen gorputz eta arima jartzen. Etorkizunean hemendik urruti, ikusiko degu zer egiteko kapaza den, eta bere igandeak, igande alaiagoak izango ote diren.



Bigarren hau gauko tigrea da. Gauez egiten du bizitza, taberna giroan, neskak gertuen izaten ditugun egoeran, baina orainarte behintzat zorte gehiegirik gabe. Dirudienez, bertako neskekin jasandako esperientzia txarren ondorioz Afrikako merkatura jo du, zorte oparoagoaren bila...Hala bedi, eta bere etorkizuneko igandeak resakaz gain, beste zerbait izan dezatela...



Dudarik gabe hirugarren hau da, nahiz eta planik ez euki, eguna hobetoen pasatzen duena. Igandetan, denok dakigu zenbat kirol emanaldi izaten diren bai telebistan, zein interneten edota irratian. Gauzak honela, beti aurkitzen du bere arratsaldea eramangarriagoa egiten dion emanaldiren bat; ping-pongeko partidaren bat ez bada, zaku karrera bat, edozein kirol. Hala ere, jakin badakigu jakin, nahiago lukeela beste nolabaiteko igandeak izan eta hala opa diogu. Dena den, behar bada hortarako bere elkarrizketetatik politika eta kirola aparte utzi beharko lituzke.



Azkeneko partaidea, aquellos maravillosos añoseko protagonista dugu. Garai bateko momentu onak ahaztuta, dirudienez zulo beltz sakon batean sartuta dago eta ez dirudi denbora laburrean hortik aterako denik. Saiatu, ezin esan saiatzen denik ere, gauetan mutilen inguruan ikusten degulako beti eta hori ez da bidea. Igandeak luze egiten zaizkio eta beste hirurek bezela, motzago bihurtuko dituen norbaiten bila dabil. Itxaropenik ez du galtzen baina eta badaki etorkizunak ekarriko diola lehenago edo beranduago oparitxoren bat.



Honaino gure ingeiniarion azterketa. Malefiziorik ote duten edo ez, ezin jakin, baina uste degu, momentu hontan ez dagola modan ingeiniari batekin liatzea. Gure animorik beroenak laueri eta igande zoriontsuak izan ditzazuela hemendik aurrera.
Locations of visitors to this page

Powered by Blogger