Gure mundua

miércoles, septiembre 16, 2009

Denboraldirako aurreikuspena

Aurre denboraldia bukatu da eta jada hasitako denboraldiari begira gure apostuak egiteko garaia iritsi da. Gainera, aspaldi eginiko lista bat berrituko degu post hontan, gauzak asko aldatu bait dira geroztik. Izan ere, zeinek esango luke gure CR9 (J.F.A.G.) partikularrak championsa jokatzeko aukera izango zuenik?! Esan bezela beraz, ondorengo listan talde bakoitza denboraldian zehar nola ibiliko den aurreikusiko degu eta kasu hontan, ordenak, bere garrantzia du!

Ohorezko postuak:

A.M.: Azkeneko urtetan erakutsi duen jokuak, aurten ere, faborito nagusi kontsideratzera bultzatzen gaitu. Baloiak kanpora bidaltzen saiatzen bada ere, presioa gainetik kentzekotan, argi dago kiniela guzietako burua dela. Hortaz gain, udan Italian egindako stageak ez du dudarik utzi, taldea egoera bikainean dago. Ahalik eta azkarren saiatuko ote da liga irabazten?

J.F.A.: Dudarik gabe azkeneko urtean kalidade salturik handiena eman duen taldea. Infernuko postuetan ibili ta gero, orain ohorezko postuetan dabil eta dirudienez, A.M. handiari itzala egin diezaiokeen talde bakarra da. Ibiza eta Grezia aldean egindako mini-tourrek talde honek duen potentziala erakutsi du eta askorentzat faborito bihurtu da. Kopa Interkontinentalak duen eragina ikusi beharko da, baina erredakzio honen arabera, urte gutxiren buruan liga irabazteko alternatiba oso serioa da.

I.O.: Kataluiniako ligan parekorik ez duela erakutsi du. Nahiz eta, bere egoera ekonomikoak dudaren bat edo beste sortu dezakeen jarraitzaileengan, aurrean behar luke, dudarik gabe. Iruñea zein Donostiako afizioak elkartzen dituen talde honek aukera polita du, taldea sendotzen jarraitzeko ta batek daki, agian, sorpresa emateko!

Ez gora ez behera:

J.A.A.: Peru aldean egindako fitxaketek kezka bat baino gehiago ekarri dio Iruñeaherriko zalegoari. Berez aurrean beharko balu ere, gauzak ez dira batere argi ikusten instituzioak duen ezegonkortasuna dela medio. Talde guzien zalegoak maite eta errespetatzen du talde hau eta denok, erredakzio honek ere, goian ikusi nahiko genuke, ea egia den! Zorte on eta ea futbola (amodioa) beste arazoen gainetik irabazle agertzen den.

T.R.: Tom eta Oliver bezelako bi aurrelari, beti elkarrekin eta beti zoriontsu! Puntu mordoa ziurtatuta. Jokalari multzo hau, lagun taldea ere bada eta hori zelaian agerian geratzen da. Pausoren bat gelditzen bazaio ere aurrekoekin ibiltzeko, aurrera begira kontuan hartzeko moduko taldea izan liteke.

M.L.: Aurredenboraldian jokurik politena erakutsi duen taldeak, azken uneko lesioak direla eta, itzalen bat edo beste agertuarazi dio hamaikakoari. Inkognita hutsa den arren, ez luke arazorik izan behar, bere kalidadea dela eta, beheko zulotik urrun xamar ibiltzeko.

Infernuko zuloa:

I.L.: Gazte interesgarri baten fitxaketaren atzetik ibili zen uda hasieran, baina azkenik ezer ezean geratu zen. Dena den, lehengo urtean Frantziako Ligan ondo ibili ondoren, inertzia horrekin ahalik eta gehien aguantatzen saiatuko da. Inertziak zenbat aguantatuko duen ikusi beharko da, azkenaldian, ez bait zaio golerako bidean inungo argitasunik ikusi.

K.T.: Aurredenboraldian partida on bat besterik ez zuen jokatu eta hura ez zuen irabazi, beraz, argi dago ekipo honi gola egitea asko kostatuko zaiola liga hontan. Merkatu internazionalean ibilia da aurrelari bila, baina alperrik. Gogoa eta lana erakusten duen arren, azkeneko pasean huts egiten jarraitzen du eta horrela partidak irabaztea ez da batere erreza. Bere jarraitzaileei lanerako grinaren promesa egin die, baina konfidantza gutxirekin dabil azkenaldian, Añorga (Rekaldeko tanatorioa) aldeko zalegoa.

I.I.: Aukerak pasatzen uzten abila dela erakutsi du, Idiazabalgo partidan bezela. Defentsan ondo ibiltzen den arren, erasora bidean kamuts aritzen da. Askotan gogo falta ere sumatu izan diogu. Prentsa aurrekotan ilusioa saldu saltzen du, baina gero, hitzak airearekin juten dira... Hobetzeko asko du oraindik!

J.J.Y.: Aurredenboraldian Los Angeles Galaxyrekin pruebetan ibili ondoren azkenean Nafarroako ligan parte hartzea erabaki du (kopa Afrikako partaidetzarekin bat). Azken urteotan bezela, zaila du gorago ibiltzeko, nahiz eta, aurten zergatik ez, bere urtea izan daiteken eta behingoz, promesa izatetik errealidade izatera pasa daiteken...

O.M.: Deigarria oso, azken talde honen egoera. Zerutik infernura saltu batean. Dirudienez, instituzioak futbola ez den beste gauza batzuetan du burua eta batek daki zenbat iraungo duen egoera honek. Askok nahi genuke talde hau antzinako joku alai harekin ikustea, baina oraingoz behintzat, ez du inungo itxurarik. Sufrituko du hurrengo urteotan ez bait dago postu hauen presiopean lan egitera batere ohituta.

Orain irakurle zure txanda da. Listatxo bat egin zenezake, komentarioekin edo gabe, nahi bezela. Kontuan hartu ordena garrantzitsua dela. Gure partez apostua hau da, baina ikusi behar urtea luzea bait da eta partida asko dagoelako aurretik. Zorte on denei, bai faboritoei, baita zulotik atera nahian dabiltzanei.

miércoles, agosto 19, 2009

PRENTSAURREKOA

Kuadrijah-n azkenaldian hainbat solasaldi izan dira Kuadrijahko kapitaina dela eta ez dela.
Azken post-ean gure Urdazi euskaldunak zabaldu zuenez Kuadrijahko besokoak bazuen nagusia.


Erredakzio honek jakin berri duenez, azken asteetako gertaerek erreflexio sakon batetara eraman du Kuadrijahko besokoaren ustezko jabea.
Izan ere, Txarli Good bezalaxe prentsa eta jende aurreko aurkezpena egunak pasa ala luzatuz doa. Hau da, besokoaren ustezko jabe izan arren, berak ez du besokorik jaso.
Bestetik, uda hastapen oso itxaropentsu baten ostean (Heleta, Urepele, Doneztebe, Lesaka, Orereta, Azpeitiye), Abuztua iritsi bazen iritsi, Aiako festekin bat joan ziren gure destinu aktiboaren zertzelada guztiak.
Batekoz, ML ta bere puto katxarroak eta zorionKAS-ak Bordele, Hrvatska, London, Teruel, Lisboa... ahantzi arazi ditu. Orain Urrira begira jarri zaigu, artean Abuztua amaitu ere ez denean egin. Ideiak bota behintzat egiten ditu, estimagarria alde horretatik. Tarteka Jasier-keriak utzi eta bixita xume bat egingo baligu... eskertuko genuke bere presentzia soulfulla!
Bestetik, OM jauna... honi zer esanik ez, oporrak deskantsatzeko omen dira. Al pie de la letra.
TR jauna. O!!! TR jauna, nik ikusi nuen aste nagusiko asteazkenez!!
Gure injeniari maiteak irailean berea ateratzen badu kunplituak izango ditu 2009rako zeuzkan desiotako "tag" GUZTIAK. Bejondeizula TXUS. Hau ere fidela degu, baina, bizitzako zirkunstantziek ez dute kapitain izateko dema-ra gerturatu abuztuan.
Mr. JA kontsultorea izaki, kontsulta egiteko beti dago prest... hau ezin dugu kupulara sartu, Gara irakurtzen baitu.
IO: Mutil maite honek kale egin zigun piratismoan, deskordinazioagatik akaso, posible da. Bere arrebaren presentzia ere eskertu al izan genun "kasik" parranda batean. Beti bezela, plazer handi bat bere medikuntza jakituria zabaldu izana.
JAA: Hau Orsai eduki degu, kuadrijahko ultramaretako zerbitzari fidel bezala. Kapitaniatik urruti baina aldi berean hemendik laister bertatik-bertara!
JJY: Mutil honek ezin du kapitaniako jolasean sartu, bera bai baita kapitaina... Allokoa. Besokoa esklusiboa da. Gainera presidente honorifiko ere izan zen, nahiz eta kargu hartatik kuadrijahk destituitu zuen bere garaian. Arrazoi faltarik ez noski.
Eta azkenerako utziko ditut ene uste apalean, oraingo kapitain aukeraketa ez demokratiko honegatik kaltetuak izan den beste bikotea.
AM: Berekin bat NH hotelak noski. Italia aldean zelarik, egin omen zen aukeraketa eta bere kexetarako arrastorik ez omen zen utzi. Kuadrijahren alde lan asko egin du azken aldian. Berari besokoa emanez gero, bere kontsorteak ere mereziko luke beste bat. Premio a la regularidad aste nagusian, zalantzarik ez.
KT: Hau ez litzateke kapitaina izango , baizik eta CAPTAIN. Agian full time kapitain izateko aukerarik ez dezake izan. Carragher jaunak ere ez.
Guzti hau zertako??
Aurtengo udako egoera tamalgarri honen aurrean, kapitainak bere ardura izango duenez, aginpidean perpetuatu ordez. Nere kargua Kuadrijahren esku uzten dut. DIMITO.
Kuadrijah-k erabaki dezala.

lunes, agosto 03, 2009

Errepasoa

Gure ibilbide berriari hasiera emateko, zer hoberik gure munduaren errepasoa baino. Errepaso hontan, ordenak ez du inolako garrantziarik eta espero inortxo ere ez ahaztea.

I.I.:


Hasteko, zer hoberik, gure kapitain handiarekin hasiko gera. I.I. jauna berriki gure kapitain izendatu dugu. Dudarik gabe merezitako saria, azkenaldian egindako esfortzuen irabazia. Zorionak!! Hortaz gain, bere burua ondo ikusi omen du azkeneko parrandetan, bere aburuz pasibitatetik aktibitatera eman du saltua, nahiz eta, ingurukoek hau ez hain argi ikusi. Hala ere, onartu beharra dago, Izaleko gaztak gero eta gustu hobea duela, eta hortan, bera nagusi.
M.L.:

Honi buruz zeresan ugari azkenaldian... Saiatu zen arren, ez zuen lortu kapitain izenik, egia esan, kuadrilak gogor egin zion kontra, ezin esan beraz, brazaletea merezi zuenik. Dena den, garrantzitsuena berriz ere maitemindu egin zaigula da. Zoritxarrez, amodio berriak ez du gure munduarekin ondo hasi bere erlazioa... Orainarte, bagenekien gizon honek lotsa pasatzen zuela gure inguruan aurkitzen zen bakoitzean, baina oraingoa ya gehiegizkoa da. Nahiago du bere maitasun berria gurekin eleketan aritzea baino. Berak dioenaren arabera, amodio berri honek, drogaren antza du eta adikzioa sortzen du, baina oso gustora ikusten dugu bere bikote berri honekin. Okerrena da, maitasun hau, ez dela pertsona normal batenganakoa, baizik eta bere "katxarro puta" berriarenganakoa (ikus argazkia). Berreskuratuko al degu inoiz edota beranduegi gabiltza? Hortaz gain, eta azkeneko zurrumurruen arabera, iparraldera joatekotan da bizitzera...



I.L.:

Paristik natorren artista bat naiz ni!! Hala etorri zaigu, artisten modura. Puztuta behar bada, baina artisten antzera hoberen egiten duena ederki eginez. Ratxan omen dabil gainera, golak sartu eta sartu gauez gau eta besteoi gauzak nola egin behar diren erakutsi nahiean. Dudarik gabe katedratiko ospetsu bilakatzen ari da gau kontuetan batik bat. "Es fácil, es echarle morro..." Horrelako perlekin nola ez da bilakatuko gure gau gidari berrian?
O.M.:



Gure mundua zorretan egongo da betirako azkenaldiko parranderoena den honekin. Dudarik gabe berak asmatutako hitz bat eukiko ez bagenu, ez dakit nola biziko ginatekeen. Gure mundua ez da soulfula, baina soulful terminoa erabiltzen duen bakarra bai; ta horrek bereizten gaitu beste munduetatik. Izan ere, inoiz norbaitek gure mundukoa dela esaten badigu, galdetuiozue zer esan nahi duen SOULFUL hitzak, ta erantzuna ez badaki, ez egin dudarik ez da gure mundukoa... Eskerrik asko beraz, SOULFUL hitzaren, baina ez Soulfulen aitari!

K.T.:


Kalabaza tripontzi bihurtzen ari den gizon hau azkeneko parrandetan bi pelikuletako protagonista bilakatu zaigu. Bietan ere paper ona egin badu ere, ezin ukatu gure munduan garai batean zuen pisua galdu egin duela, baina berriz ere lortuko duelakoan dago. Gainontzean, dirudienez, batzuen ustez zalditxo txuria izaten jarraitzen du.

J.J.Y.:


Hau ere bueltan da!! Kontuz ibili kalean, urrutira ikusten badezue ez konfiatu inoiz baino azkarrago bait dator korrika!!! Bai, hainbeste denbora gure Hichamen itzuleraren zain eta berriz ere hemen da, 3 minututan egiten omen du orain kma!! Gainontzean, artaldetako artzain bilakatu omen da nafarro aldeko etxe fantasma batean. Horretaz gain, satorra edota otsoa bezela identifika genezake eta gure mundutik kanpora hanka bat duela ere esan genezake. Azkeneko zurrumurruen arabera, gobernu internazionalei informazioa pasatzen ibilia da... Kasua gertutik jarraitu beharrean aurkitzen gera...
A.M.:



Igeriketako munduko txapelketetan parte hartu ondoren, laister da bueltan ikasitakoa portutik Kontxarakoan praktikan jartzeko asmotan. Hori bai, kapitaina izendatzeko orduan ez zebilen inguruan eta ez dakigu hartutako erabakia gustokoa izango ote duen. Hortaz gain, zurrumurruek diote laister bere prentsa aurreko bat izango degula, ezkontza hizpide... Ea oraingo hontan zurrumurruek arrazoi duten.



T.R.:




Australiar hau Donostian ikusi omen dute, hori bai, ez dago guziz argi bera ote zen. Udararo bezela, berarekin bost minutu egoteko, alkateari ere baimena eskatu behar zaio. Azkenekoz ikusi zutenean argazkikoa omen zen... Bakoitzak atera ditzala beraren konklusioak argazkikoa ote den edo ez esateko...





J.A.:




Hau ikustea ere ez pentsa erreza denik. Portugaletik Madrila eta dirudienez aurkitu du hurrengo urterako etxea... Argazkikoa ote? Honek behintzat eman du lehen pausua ezkontzara bidean... Gure mundua prest dago, Nekaneren munduarekin erlazionatzeko, ez dugu inongo arazorik jarriko, ezkontzara gonbidatuak bagaude noski... "El que no suma resta..." Klasiko hau idatzi gabe ez nintzake gustora jungo...



I.O.:




Futbolista eta katalan independentista... Nun ote dago guk orain dela 7 bat urte Iruñeara bidean utzitako laguna? Zerbait aldatu da, baina ez dakigu oso ondo zer eta nola... Honek ere ezkontza ez du urruti xamar izango ala? Bere perla batzuk ere badauzkagu gordeta: "¿Quién era mejor, Lasa o yo?" "¿Te imaginas que te despiertas un día y eres ...?"


J.A.A.:

Hau ez degula ikusi bada urtebete gutxienez. Horregatik ez dugu bere argazkirik jarri, nolako itxura duen ez dakigu eta. Laister izango omen da gure artean eta orduan emango digu bere berri, sentitzen degu ezin gehiago esatea, baina gure baliabideak eskasak dira eta ezin dugu Perun korrespontsalik izan...



Hemendik aurrera, gure egoera zeharo aldatuko duten gertakizunen zain gelditzen gera, baina badakigu hemendik gutxira norbaitek emango digula sorpresatxoren bat... Hurrengo baten, idatziko degu gure irakurle internazionalei buruz, orain zuen komentarioen zain gelditzen gera...

Guess who's back?

Ia urtebete egin du azkenekoz post bat atera genuenetik. Dudarik gabe denbora gehiegi gure irakurleei irria atera gabe. Zorionez, denbora hontan animo mezu asko jaso ditugu eta azkenaldian berriro ere argitaratzen hasteko oihuak direla eta, itzultzea erabaki dugu. Jakinaren gainean gaude, irakurle internazionalak ditugula, hau da, gure mundutik haratagokoak, beraz, orain hasten dugun aro berri hontan oso kontuan izango ditugu, bai hain gustoko dugun ironia erabiltzean, baita informazioa botatzeko garaian ere. Espero dugu, itzulera hau definitiboa izatea, eta gutxienez hilabetekaria bihurtzea, hori litzake gure helburua, hortik aurrerakoak ongietorriak izango direlarik. Dena den, aurrera egiteko zuen laguntza ere eskertuko genuke, bai ideia fresko eta berriekin eta nola ez, hain gogoko ditugun prentsa-aurreko zein zurrumurruekin.

domingo, agosto 10, 2008

Igande tristeak

Igande arratsaldea eta gure mundu hontan bakardadea nagusi. Olinpiar jokoei esker izango ez balitz, zeinen atsalde interesgarria aurretik. Dena den, ez da oraingo gauza bakarrik, igandeak aspaldidanik dira tristeak gure kuadrilako ingeiniarentzat. Izan ere, multzo honek baititu arazorik gehien asteko egun seinalatu hontan zerbait egiteko. Arrazoia garbia da, neskarik gabe dauden bakarrak ingeiniariak dira. Honen zergaitia aurkitzea, gure xedea den arren, ez det uste inoiz lortuko genukeenik, beraz, hobeto izango da multzoa aurkeztea bakoitzak dituen potentzialekin...

Multzoko lehen partaideak azkenaldian huts egin du. Esperantzaz josirik genbiltzan bere azken urteko erakustaldiekin, baina ez ote da promesa hutsean geldituko? Ezin ukatu gauez ibiltzea gustatzen zaiola eta era bakarra dirudiela honek neskak aurkitzeko, baina, beldur gera askotan ez ote dituen neskak ahazten eta mozkortzera ez ote duen gorputz eta arima jartzen. Etorkizunean hemendik urruti, ikusiko degu zer egiteko kapaza den, eta bere igandeak, igande alaiagoak izango ote diren.



Bigarren hau gauko tigrea da. Gauez egiten du bizitza, taberna giroan, neskak gertuen izaten ditugun egoeran, baina orainarte behintzat zorte gehiegirik gabe. Dirudienez, bertako neskekin jasandako esperientzia txarren ondorioz Afrikako merkatura jo du, zorte oparoagoaren bila...Hala bedi, eta bere etorkizuneko igandeak resakaz gain, beste zerbait izan dezatela...



Dudarik gabe hirugarren hau da, nahiz eta planik ez euki, eguna hobetoen pasatzen duena. Igandetan, denok dakigu zenbat kirol emanaldi izaten diren bai telebistan, zein interneten edota irratian. Gauzak honela, beti aurkitzen du bere arratsaldea eramangarriagoa egiten dion emanaldiren bat; ping-pongeko partidaren bat ez bada, zaku karrera bat, edozein kirol. Hala ere, jakin badakigu jakin, nahiago lukeela beste nolabaiteko igandeak izan eta hala opa diogu. Dena den, behar bada hortarako bere elkarrizketetatik politika eta kirola aparte utzi beharko lituzke.



Azkeneko partaidea, aquellos maravillosos añoseko protagonista dugu. Garai bateko momentu onak ahaztuta, dirudienez zulo beltz sakon batean sartuta dago eta ez dirudi denbora laburrean hortik aterako denik. Saiatu, ezin esan saiatzen denik ere, gauetan mutilen inguruan ikusten degulako beti eta hori ez da bidea. Igandeak luze egiten zaizkio eta beste hirurek bezela, motzago bihurtuko dituen norbaiten bila dabil. Itxaropenik ez du galtzen baina eta badaki etorkizunak ekarriko diola lehenago edo beranduago oparitxoren bat.



Honaino gure ingeiniarion azterketa. Malefiziorik ote duten edo ez, ezin jakin, baina uste degu, momentu hontan ez dagola modan ingeiniari batekin liatzea. Gure animorik beroenak laueri eta igande zoriontsuak izan ditzazuela hemendik aurrera.

domingo, julio 13, 2008

M.A.L

M.A.L izena omen zuen, etorri zenean ikaragarrizko onespena izan zuen zalegoaren aldetik. Denboraldi erdi bat egin zuen inguru hauetan... Bertan bere mutilekiko, zaletuekiko, hiriarekiko, instituzioarekiko... hitz onik besterik ez zuen izan. Bere burua lehendakaritzarako proposamena egin zuenik ere bazen...

Denbora aurrera joan bazen joan, zurikeri eta faltsukeriz bete zituen zaletuen belarri puntak. Ez zeukan "atzeko atetik" irteteko inolako intentziorik, eta "munduko onenak" omen ginala ziurtatzen zuen. Azkenerarte gurekin egongo zela... eta amaitzerako negar malkoren bat edo beste agertarazi zituen prentsaren aurrean... Turia aldeko autobus baten kristal baten gerizpean... infernura jeitsiak ginan ordurako, eta han gaude oraindik erremedio kaxkarreko zornaz betetako gaitz batek jota.


Hurrengo egunean, hiriz aldatu eta koloreak ez aldatu arren, muturraren puntan irribarrea agertarazi zuen "helburu" eta "erronka" berrien bila joan baitzen.



2007ko Ekaina genuen hura...


2008ko Uztailean gaude.

A Koruñan lortua Allon dute batzuk Udaleku batzuetan.
JJYG jaunak, Kuadrijah ahaztu eta bere oporretan ez omen du bere betiko lagunartearekiko abegirik adierazteko asmorik.
Batek dirua zuen xede, besteak ordea? Betiko ahaztu al gaitu? Aurretik esanak bihotzez esanak al ziren?
Direktibako postu "honorifikoa" mantendu beharko lukeen edo ez galdeketa kontsultibo (ta ez erreferenduma, Baltaxarrek bestela blog-a itxiko baitigu!) bat proposatuko nuke, blog honetako irakurle ugarien artean.
Bitartean, lanean ixil-ixilik jarraituko degu (ea hurrengo artikuluan esklusibaren bat ematerik baden), kontzientzia garbi edukitzea ez baita gutxi!!!
Malos tiempos para la lírica.
Beti ere maitasunez eta umorez...
Biba Zuek




viernes, mayo 30, 2008

Sailkapena

Behin-Behineko sailkapen orokorra egitea tokatzen da gaurkoan. Eskerrikasko zuen ekarpena egin dezuten danori. Ta hauta eman ez dezuten guztioi (ta asko zeate), ez daukazute barkamenik.

1. AM 12pt
Ez dago sorpresarik, jendeak "voto util"aren alde egin du... asi nos va.
2. IL 19pt
Inork ez zuen bere aldekorik ematen baina, Emanuele Sella bailitzan hor kokatu zaigu punta-puntan. Promete Sergio... Promete... Doping hitza ere entzuten da honen inguruan.
3.OM 18pt
Komentario berenjanalak ez ditu gustoko, orduan komentariorik ez honen inguruan. Ez du merezi.
4. IO 19pt
Raulen antza hartzen ari zaigu, nunca está pero siempre aparece.
5.ML 20pt
Erbesteak ez dio lagundu sailkapenean aurrerago egoten, hala ere, fakultadeak soberan ditu. Turbulentziak pasatzen dago gakoa.
6. JJY 33pt
Top 5etik atzera saltotxoa daukagu, eta autobuseko buru gure madrildarra... Honek ez du iritzi neutralik. Aldekoak eta kontrakoak. Siempre da que hablar. Crack Mediatico. Baina zelaian orain arte... gutxi. Gregario fiel.
7. JAA 35pt
MLren antzera, hegoamerikak ez dio laguntzen aurrerago egoten, nik gehiago espero nuen berarengandik.
8. JA 38pt
Capaz de lo mejor y de lo peor. Un George Best de la vida. Berezkoa du honek. Asentatuko ote zaigu nozbait??
9. KT40 pt
II 40pt
Oraingoan ere bi hauek batera, hauek ere berezkoa dute, baina konfidantza falta zaie. Gainera, taldekideen babesa ere ez dute sobran, les han dado la espalda. Momentu txarretan beti hor daude, gregarioak eta kapitainak. Egunen batean bere eguna iritsiko zaie.
11. TR 42pt
El voto del miedo, urrutien bizi denari boto gutxien. Gora nomadak!!

domingo, mayo 18, 2008

Aurreko posta irakurri eta ulertzeko izandako arazoen ondoren beste post berri batekin erantzuteko erabakia hartu du gure erredakzioak. Post berri hau, hala ere, ez da guziz berria izango, jorratutako gaia ezaguna bait da gure irakurle fidelenentzat. Gaia noski, arroxez margotu beharrekoa eta galdera asko planteatzen dituen horietakoa gure jarraitzaileei hutsik ez egiteko.
Gure ibilbidea hasi zeneko inkesta batean gure etorkizunari buruz galdetzen genien irakurleei eta ezkontzen lehena zein izango ote zen galdetzen genuen. Honela, klasifikazio antzeko bat lortu genuen:

1.-O.M.
2.-K.T.
3.-A.M.
4.-I.L.
5.-J.A.
6.-I.I.
7.-T.R.
8.-J.J.Y.
9.-M.L.
10.-J.A.A.
11.-I.O.

Dena den, geroztik gauzak asko aldatu dira eta klasifikazkio hau asko aldatuko litzatekeelakoan gaude. Horregatik, berriro ere botatzeko deia egiten dizuegu lista berri bat osatzearren. Laguntza bezela eta piskat galduta dabiltzenentzat, gaur egun zeintzuk dabiltzan goraka eta zeintzuk beheraka aurkeztuko degu.

Goraka:


Nahiz eta batzuk aurpegi hau ezagutu ez, bai, gure kuadrilakoa da eta azkenaldiko berrien arabera oso mainteminduta dabil bere neskarekin. Azkeneko urteetan oso bikote solidoa osatzea lortu du bere akzioak era ikaragarrian igo dituelarik...Dirudienez burua guziz asentatuta du...


Gazte hau lehen ere nahiko goian zebilen, baina urteak aurrera joan ahala bere akzioak ere asko igotzen ari dira. Erredakzio hontara iritsitako azkeneko berrien arabera, bere etorkizuna oraingo neskarekin ikusten omen du...Declaración de intenciones.

Beheraka:

Azkenaldian jende askok bere garai bateko puntxa errekuperatu duela uste badu ere, argi dago ez dela lehengo berbera. Etorkizunean kontuan hartzeko jokalaria izango da berriro ere, baina gaur egun, ez du oraindik talderik aurkitu...

A seguir:

Bi hauek noski, berriro ere faboritotzat jo ditzakegu; biak lanean, dirudun, familia giroa maite dute,...2008an gaude jada, eta notiziak egon litezke urtea bukatu aurretik, adi egon beharko degu...

Honekin ezin jakin..."Soy capitán, soy capitán, de un barco inglés, un barco inglés y en cada puerto tengo una mujer...La rubia es, la rubia es, sensacional, sensacional y la morena no está nada mal..."Jugador peligroso, muy a tener en cuenta...

Bi hauek arazotxoak dauzkate etorkizunean atzerrira egin beharreko bidaiak direla eta...Batek daki patuak zer gorde dien bai batari eta baita besteari ere...

Honaino gure analisia, hemendik aurrera zuen esku gaude. Zuen botoak behar ditugu klasifikazioa berritu ahal izateko...Gaizki esanak barka eta ongi esanak pasa...Zorte on denei!!

Ni Hao

(pa ke nos vayamos acostumbrando)...

Gaurkoan ez natzaizue etorriko "arroxkeri"tan, bestelako berri batzuk ditugu frentean.

Blog honi ikutu internazional bat eman beharrean gaudela uste det gazteok...
Hasiera batean, orain pare bat urte, kuadrijahko sutondo epelean sortutako ekimen apal eta intimista hura, dagoeneko gure mugetatik haratago joan zaigu!!!alajaina!!!!!!! "Take it to the next level" ere dei diezaiokegu gure blog maite honen bilakaera meteoriko honi.

Direktiba honetako partaide naizen honek (hori nik uste jakina dela, eta ez dagola munduan pertsonarik hori eztabaida dezakeenik) eskerrak eman nahi dizkiet hastapen haietan blog hau era itxuroso eta desinteresatuan aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. Zuek gabe ez ginen ezer izango. Orain erreza da tamainako zaletuekin zelaira irtetea, baina guk badakigu zer bizi izan genuen hastapenetan. "Bermeotik Dortmundera, Ametsak egi bihurtuz.". Nola aldatzen diren gauzak kamarada.

Era berean, ongi etorri bero bat gure bisitari guztiei. Ni Hao. Zuen laguntza ere bihotzez eskertua izango da. Blogaren filosofia "inzientifikoa" errespetatzea izango da baldintza bakarra, eta, nola ez, irribarrea ahoan.

Ohiturak jarraiki, TO galdera:

Zein hizkuntzetara itzuli beharko genuke gure laratzeko eskritura txoko intimista arrox hau?? Bolondresik??

a) Ingelesa
b) Gaztelania
c) Frantsesa
d) Mandarina
e) Gaelikoa
f) Binarioa
g) Riojano
h) Beste aukera bat

Beste post bat ere badegu buruan, baina hori "Zentralita kooperatibista del entorno"ri utziko diot. Badakizue, berarentzat lore eta laudorioak. Nik bitartean, ixil-ixilik baina hori bai, atsedenik gabe, "lanean" jarraituko det, gure gazte talde honen bizitza ahalik eta zoriontsuena izan dedin.

Biba zuek
Locations of visitors to this page

Powered by Blogger