Gure mundua

lunes, agosto 03, 2009

Errepasoa

Gure ibilbide berriari hasiera emateko, zer hoberik gure munduaren errepasoa baino. Errepaso hontan, ordenak ez du inolako garrantziarik eta espero inortxo ere ez ahaztea.

I.I.:


Hasteko, zer hoberik, gure kapitain handiarekin hasiko gera. I.I. jauna berriki gure kapitain izendatu dugu. Dudarik gabe merezitako saria, azkenaldian egindako esfortzuen irabazia. Zorionak!! Hortaz gain, bere burua ondo ikusi omen du azkeneko parrandetan, bere aburuz pasibitatetik aktibitatera eman du saltua, nahiz eta, ingurukoek hau ez hain argi ikusi. Hala ere, onartu beharra dago, Izaleko gaztak gero eta gustu hobea duela, eta hortan, bera nagusi.
M.L.:

Honi buruz zeresan ugari azkenaldian... Saiatu zen arren, ez zuen lortu kapitain izenik, egia esan, kuadrilak gogor egin zion kontra, ezin esan beraz, brazaletea merezi zuenik. Dena den, garrantzitsuena berriz ere maitemindu egin zaigula da. Zoritxarrez, amodio berriak ez du gure munduarekin ondo hasi bere erlazioa... Orainarte, bagenekien gizon honek lotsa pasatzen zuela gure inguruan aurkitzen zen bakoitzean, baina oraingoa ya gehiegizkoa da. Nahiago du bere maitasun berria gurekin eleketan aritzea baino. Berak dioenaren arabera, amodio berri honek, drogaren antza du eta adikzioa sortzen du, baina oso gustora ikusten dugu bere bikote berri honekin. Okerrena da, maitasun hau, ez dela pertsona normal batenganakoa, baizik eta bere "katxarro puta" berriarenganakoa (ikus argazkia). Berreskuratuko al degu inoiz edota beranduegi gabiltza? Hortaz gain, eta azkeneko zurrumurruen arabera, iparraldera joatekotan da bizitzera...



I.L.:

Paristik natorren artista bat naiz ni!! Hala etorri zaigu, artisten modura. Puztuta behar bada, baina artisten antzera hoberen egiten duena ederki eginez. Ratxan omen dabil gainera, golak sartu eta sartu gauez gau eta besteoi gauzak nola egin behar diren erakutsi nahiean. Dudarik gabe katedratiko ospetsu bilakatzen ari da gau kontuetan batik bat. "Es fácil, es echarle morro..." Horrelako perlekin nola ez da bilakatuko gure gau gidari berrian?
O.M.:



Gure mundua zorretan egongo da betirako azkenaldiko parranderoena den honekin. Dudarik gabe berak asmatutako hitz bat eukiko ez bagenu, ez dakit nola biziko ginatekeen. Gure mundua ez da soulfula, baina soulful terminoa erabiltzen duen bakarra bai; ta horrek bereizten gaitu beste munduetatik. Izan ere, inoiz norbaitek gure mundukoa dela esaten badigu, galdetuiozue zer esan nahi duen SOULFUL hitzak, ta erantzuna ez badaki, ez egin dudarik ez da gure mundukoa... Eskerrik asko beraz, SOULFUL hitzaren, baina ez Soulfulen aitari!

K.T.:


Kalabaza tripontzi bihurtzen ari den gizon hau azkeneko parrandetan bi pelikuletako protagonista bilakatu zaigu. Bietan ere paper ona egin badu ere, ezin ukatu gure munduan garai batean zuen pisua galdu egin duela, baina berriz ere lortuko duelakoan dago. Gainontzean, dirudienez, batzuen ustez zalditxo txuria izaten jarraitzen du.

J.J.Y.:


Hau ere bueltan da!! Kontuz ibili kalean, urrutira ikusten badezue ez konfiatu inoiz baino azkarrago bait dator korrika!!! Bai, hainbeste denbora gure Hichamen itzuleraren zain eta berriz ere hemen da, 3 minututan egiten omen du orain kma!! Gainontzean, artaldetako artzain bilakatu omen da nafarro aldeko etxe fantasma batean. Horretaz gain, satorra edota otsoa bezela identifika genezake eta gure mundutik kanpora hanka bat duela ere esan genezake. Azkeneko zurrumurruen arabera, gobernu internazionalei informazioa pasatzen ibilia da... Kasua gertutik jarraitu beharrean aurkitzen gera...
A.M.:



Igeriketako munduko txapelketetan parte hartu ondoren, laister da bueltan ikasitakoa portutik Kontxarakoan praktikan jartzeko asmotan. Hori bai, kapitaina izendatzeko orduan ez zebilen inguruan eta ez dakigu hartutako erabakia gustokoa izango ote duen. Hortaz gain, zurrumurruek diote laister bere prentsa aurreko bat izango degula, ezkontza hizpide... Ea oraingo hontan zurrumurruek arrazoi duten.



T.R.:




Australiar hau Donostian ikusi omen dute, hori bai, ez dago guziz argi bera ote zen. Udararo bezela, berarekin bost minutu egoteko, alkateari ere baimena eskatu behar zaio. Azkenekoz ikusi zutenean argazkikoa omen zen... Bakoitzak atera ditzala beraren konklusioak argazkikoa ote den edo ez esateko...





J.A.:




Hau ikustea ere ez pentsa erreza denik. Portugaletik Madrila eta dirudienez aurkitu du hurrengo urterako etxea... Argazkikoa ote? Honek behintzat eman du lehen pausua ezkontzara bidean... Gure mundua prest dago, Nekaneren munduarekin erlazionatzeko, ez dugu inongo arazorik jarriko, ezkontzara gonbidatuak bagaude noski... "El que no suma resta..." Klasiko hau idatzi gabe ez nintzake gustora jungo...



I.O.:




Futbolista eta katalan independentista... Nun ote dago guk orain dela 7 bat urte Iruñeara bidean utzitako laguna? Zerbait aldatu da, baina ez dakigu oso ondo zer eta nola... Honek ere ezkontza ez du urruti xamar izango ala? Bere perla batzuk ere badauzkagu gordeta: "¿Quién era mejor, Lasa o yo?" "¿Te imaginas que te despiertas un día y eres ...?"


J.A.A.:

Hau ez degula ikusi bada urtebete gutxienez. Horregatik ez dugu bere argazkirik jarri, nolako itxura duen ez dakigu eta. Laister izango omen da gure artean eta orduan emango digu bere berri, sentitzen degu ezin gehiago esatea, baina gure baliabideak eskasak dira eta ezin dugu Perun korrespontsalik izan...



Hemendik aurrera, gure egoera zeharo aldatuko duten gertakizunen zain gelditzen gera, baina badakigu hemendik gutxira norbaitek emango digula sorpresatxoren bat... Hurrengo baten, idatziko degu gure irakurle internazionalei buruz, orain zuen komentarioen zain gelditzen gera...

2 Comments:

Publicar un comentario

<< Home

Locations of visitors to this page

Powered by Blogger