Gure mundua

miércoles, septiembre 16, 2009

Denboraldirako aurreikuspena

Aurre denboraldia bukatu da eta jada hasitako denboraldiari begira gure apostuak egiteko garaia iritsi da. Gainera, aspaldi eginiko lista bat berrituko degu post hontan, gauzak asko aldatu bait dira geroztik. Izan ere, zeinek esango luke gure CR9 (J.F.A.G.) partikularrak championsa jokatzeko aukera izango zuenik?! Esan bezela beraz, ondorengo listan talde bakoitza denboraldian zehar nola ibiliko den aurreikusiko degu eta kasu hontan, ordenak, bere garrantzia du!

Ohorezko postuak:

A.M.: Azkeneko urtetan erakutsi duen jokuak, aurten ere, faborito nagusi kontsideratzera bultzatzen gaitu. Baloiak kanpora bidaltzen saiatzen bada ere, presioa gainetik kentzekotan, argi dago kiniela guzietako burua dela. Hortaz gain, udan Italian egindako stageak ez du dudarik utzi, taldea egoera bikainean dago. Ahalik eta azkarren saiatuko ote da liga irabazten?

J.F.A.: Dudarik gabe azkeneko urtean kalidade salturik handiena eman duen taldea. Infernuko postuetan ibili ta gero, orain ohorezko postuetan dabil eta dirudienez, A.M. handiari itzala egin diezaiokeen talde bakarra da. Ibiza eta Grezia aldean egindako mini-tourrek talde honek duen potentziala erakutsi du eta askorentzat faborito bihurtu da. Kopa Interkontinentalak duen eragina ikusi beharko da, baina erredakzio honen arabera, urte gutxiren buruan liga irabazteko alternatiba oso serioa da.

I.O.: Kataluiniako ligan parekorik ez duela erakutsi du. Nahiz eta, bere egoera ekonomikoak dudaren bat edo beste sortu dezakeen jarraitzaileengan, aurrean behar luke, dudarik gabe. Iruñea zein Donostiako afizioak elkartzen dituen talde honek aukera polita du, taldea sendotzen jarraitzeko ta batek daki, agian, sorpresa emateko!

Ez gora ez behera:

J.A.A.: Peru aldean egindako fitxaketek kezka bat baino gehiago ekarri dio Iruñeaherriko zalegoari. Berez aurrean beharko balu ere, gauzak ez dira batere argi ikusten instituzioak duen ezegonkortasuna dela medio. Talde guzien zalegoak maite eta errespetatzen du talde hau eta denok, erredakzio honek ere, goian ikusi nahiko genuke, ea egia den! Zorte on eta ea futbola (amodioa) beste arazoen gainetik irabazle agertzen den.

T.R.: Tom eta Oliver bezelako bi aurrelari, beti elkarrekin eta beti zoriontsu! Puntu mordoa ziurtatuta. Jokalari multzo hau, lagun taldea ere bada eta hori zelaian agerian geratzen da. Pausoren bat gelditzen bazaio ere aurrekoekin ibiltzeko, aurrera begira kontuan hartzeko moduko taldea izan liteke.

M.L.: Aurredenboraldian jokurik politena erakutsi duen taldeak, azken uneko lesioak direla eta, itzalen bat edo beste agertuarazi dio hamaikakoari. Inkognita hutsa den arren, ez luke arazorik izan behar, bere kalidadea dela eta, beheko zulotik urrun xamar ibiltzeko.

Infernuko zuloa:

I.L.: Gazte interesgarri baten fitxaketaren atzetik ibili zen uda hasieran, baina azkenik ezer ezean geratu zen. Dena den, lehengo urtean Frantziako Ligan ondo ibili ondoren, inertzia horrekin ahalik eta gehien aguantatzen saiatuko da. Inertziak zenbat aguantatuko duen ikusi beharko da, azkenaldian, ez bait zaio golerako bidean inungo argitasunik ikusi.

K.T.: Aurredenboraldian partida on bat besterik ez zuen jokatu eta hura ez zuen irabazi, beraz, argi dago ekipo honi gola egitea asko kostatuko zaiola liga hontan. Merkatu internazionalean ibilia da aurrelari bila, baina alperrik. Gogoa eta lana erakusten duen arren, azkeneko pasean huts egiten jarraitzen du eta horrela partidak irabaztea ez da batere erreza. Bere jarraitzaileei lanerako grinaren promesa egin die, baina konfidantza gutxirekin dabil azkenaldian, Añorga (Rekaldeko tanatorioa) aldeko zalegoa.

I.I.: Aukerak pasatzen uzten abila dela erakutsi du, Idiazabalgo partidan bezela. Defentsan ondo ibiltzen den arren, erasora bidean kamuts aritzen da. Askotan gogo falta ere sumatu izan diogu. Prentsa aurrekotan ilusioa saldu saltzen du, baina gero, hitzak airearekin juten dira... Hobetzeko asko du oraindik!

J.J.Y.: Aurredenboraldian Los Angeles Galaxyrekin pruebetan ibili ondoren azkenean Nafarroako ligan parte hartzea erabaki du (kopa Afrikako partaidetzarekin bat). Azken urteotan bezela, zaila du gorago ibiltzeko, nahiz eta, aurten zergatik ez, bere urtea izan daiteken eta behingoz, promesa izatetik errealidade izatera pasa daiteken...

O.M.: Deigarria oso, azken talde honen egoera. Zerutik infernura saltu batean. Dirudienez, instituzioak futbola ez den beste gauza batzuetan du burua eta batek daki zenbat iraungo duen egoera honek. Askok nahi genuke talde hau antzinako joku alai harekin ikustea, baina oraingoz behintzat, ez du inungo itxurarik. Sufrituko du hurrengo urteotan ez bait dago postu hauen presiopean lan egitera batere ohituta.

Orain irakurle zure txanda da. Listatxo bat egin zenezake, komentarioekin edo gabe, nahi bezela. Kontuan hartu ordena garrantzitsua dela. Gure partez apostua hau da, baina ikusi behar urtea luzea bait da eta partida asko dagoelako aurretik. Zorte on denei, bai faboritoei, baita zulotik atera nahian dabiltzanei.

1 Comments:

  • At 11:14 p. m., Blogger Mikel Lasa said…

    Ekainean sailkapenaren lehen postuan amaitzeko faboritoak argi daude, izarren ligan bezalaxe. A.M. eta J.F.A. lehen bi postuetan, I.O. ere ez a urruti ibiliko, baina bigarren itzulia adi jarraitu beharko dugu, T.R-rekin bezalaxe. Sailkapenaren zati epeleko taldeek jarriko diote gatza eta piperra ligari, eta talde modesto batek sorpesa ematea ere ez da baztertu behar.

    M.L.-k taldeko kapitaina galdu ostean, inork espero ez zuen fitxaketa egin zuen, CR9 bezain mediatikoa, MV. Aurredenboraldian maila bikaina eman ostean, liga astear zela atzera egin zuen. Ayestaran eta Badiolarekin gertatu zen bezela. Ekiporik gabe dago MV, baina ez da zaila izango norbaitek fitxatzea, baina ez dut uste gure ligan ikusiko dugunik. Beraz liga hankamotz asiko du M.L. taldeak. Kapitainik gabe, izarrik gabe... Neguko fitxaketei begira merkatua arakatzen ari da eta baliteke iraganeko fitxaje frustraturen bat klubetik hurbil dagoela diote zurrumurruek. Denboraldia sobresalto handirik gabe amaitzea du helburu taldeak, infernutik goiko postuetatik bezain urrun.

    Aurtengo nire apustua I.I. da. Ekipo on guztiak bezala, atzetik eraikitako hamaikakoa dauka. Defentsan sendo beraz, eta zelai erditik aurrera komeriak, nahiz eta aurredenboraldi honetan minutu on batzuk izan dituen. Aukera gutxi sortzen duen talde horietakoa da, baina efektibitatea apur bat hobetzen badu, zer esana eman dezake.

     

Publicar un comentario

<< Home

Locations of visitors to this page

Powered by Blogger