Gure mundua

miércoles, agosto 30, 2006

Komunikatua

Azkeneko egunetan izandako kexu eta salaketen ondorioz, gure erredakzioak komunikatu hau atera nahi izan du. Lehenik eta behin, ez dugu gure izen ona inolaz ere zikintzerik nahi eta gutxiago gure arteko rollito ona erasotu nahi eta beraz inor mindua sentitu bada hemen egindako edota esandako zerbaitekin, bihotz bihotzez barkamena eskatzen diogu.
Hasteko kritika arinei erantzun nahi diegu. Azkeneko adierazpenetan, bai J.A.A.M. eta baita I.I.M. jaunek prentsa arrosaren aurka eta, bide batez, gure aurka esandakoek ez dute ez hanka eta ez buru. Prentsa arrosa kaltegarria omen da gizarte honetan aditu askoren aburuz, baina gure bizilagunak zer egiten duen inbestigatzea ez al da berdina? Jendearen bizitza pribatuarekin komerzializatzen omen degu, baina ez al dira beraiek ere hortaz aprobetxatzen?Ze diferentzi dago Kuadrilako famatuen atzetik jun, Litxun kasu, eta laugarreneko neskak ume beltz bat izango duela lau aizetara kontatzearekin?Ez al da mundu guztia interesatzen Lizeoko ez dakit zein lesbiana bada? Ez al gera denok zein ote den galdetzen hasiko?Buruari ondo eragin erantzun baino lehen.
J.A.A.M. gainera gure osasunarekin kezkatu da. Lasai gu ez bait gera esklusiben atzetik juten, esklusibak etorri egiten zaizkigu periodista onei bezela.
Garrantzitsuagoa da baina M.L.I. jaunak egindako kritika. Egia esan, post hau publikatzea erabaki zenean, beti ere parre piskat egiteko eta tontakeria pare bat idazteko izango zela pentsatu (ge)nuen. Alde batetik, egia da posta publikoa dela eta edozeinek irakurri dezakela idatzitakoa, baina bestalde, ez det uste gutaz aparte beste inor sartuko denik blog honetan. Dena den, honako konpromezu hau hartzea erabaki degu erredakzioan; nahi ez duenak ez du parte hartuko, eta beraz, bere izena eta berari buruzko komentarioak ez dira publikatuko. Parte hartzen duenak, berriz, kontsekuentzia guztiekin hartuko du parte eta berari buruz ere egin daitezke komentarioak. Oraingoz egia da hiru kontributor bakarrik gerala, onena denei zabaltzea litzateke baina honen erantzuna jaso arte eta zeinek parte hartu nahi duen jakin arte ez degu kontributor gehio izango.
Blog honetako komentarioak ez dira inolaz ere fede txarrez egin eta ez dira egingo; norbaitek arau puskatuko balu, bloga borratuko genuke. Komentarioak parre egiteko edota notizi arrosa garrantzitsuak(pintzamenduak,...) aditzera emateko izango dira, besterik ez. Zuen esku dago beraz aurrera jarraitzea edo ez, nik buruan zenbait gai baditut, baina erantzunak jaso arte ez dira publikatuko.
Eskerrik asko eta laister arte.

5 Comments:

  • At 12:04 p. m., Blogger Iñaki Iturriotz Mendizabal said…

    Kontsekuentzia guztiekin ni partaide naiz ez baitaukat ezkutatzeko ezerrere bizitza honetan. En el fondo fondo fondo... komenigarria iruditzen zait gure bizitza arroxa kaleratzea!

     
  • At 12:37 p. m., Blogger andmujika said…

    ni ere totalmente partaide izateko prest nago. Hala ere, ulertzen det batzuk nahi ez izatea. Kontuz ibili behar degu, blog hau ez publiko egiten eta idazten ditugun gauzekin. Litxun, hau da esamesa kaleratzeko unea.

     
  • At 12:37 p. m., Blogger andmujika said…

    larre dimision!

     
  • At 12:06 a. m., Blogger Trojan Warrior said…

    Koldo, beharrezkoa det, html kodea ikusi eta diseinua aldatu ahal izateko, orain daukadana baino rango altuagoko pribilegioak edukitzea.

    Contributorrarena ez zait nahikoa.

     
  • At 10:49 a. m., Blogger JONJO said…

    Ni partehartzeko prest nao.

     

Publicar un comentario

<< Home

Locations of visitors to this page

Powered by Blogger